Indupreci-ri buruz

Precicontrol eta Precical enpresen esperientziak bat egitean jaio zen Indupreci. Nazioarteko merkatuetara irekita dagoen hirugarren belaunaldiko enpresa bat gara. Gure helburua da gure bezeroen beharrak asetzea.

Diseinua

Berezko Bulego Teknikoa eta Ingeniaritza ditugu, eta, horiei esker, neurrirako irtenbideak asma, proiekta eta eskain ditzakegu gure bezeroentzat. Proiektuetan buru-belarri aritzen diren profesional prestatuez osatutako taldea dugu.

Doitasuna

Automobilgintzan, aeronautikan, makina-erremintan eta doitasuna beharrezkoa duten bestelako sektore guztientzat lan egiten dugu.

Ekoizpena

Espezialistak gara tresnen eta neurketa-mekanikoetarako txantiloien diseinuan eta ekoizpenean, eta kalibre lisoen, hari-kalibreen eta kalibre ildaskatuen fabrikazioan.

Neurketa

Gure produktuen kalitatea eta kalibraketa-gaitasunak bermatzeko asmoz, Metrologia Sail bat daukagu, eta, bertan, gure produktuen % 100 egiaztatzen dira. Kalitate Sailak pieza bakoitzerako ziurtagiri indibiduala igortzen du, haren kalibrearengatik traza daitekeena, grabatuaren bitartez. Laborategia 20ºC +-1ºC  tenperaturan dago, eta kanpo-erakunde batek kalibratzen ditu kontrol-ekipo guztiak.

Ziurtagiria

Kalitate-sistemei buruzko ISO9001:2015 arauaren arabera egiaztatutako enpresa.

Descarga Certificado ISO9001:2015

Descarga nuestra Política de Calidad